ULIAKO LORE BARATZAK EZAGUTZEN/ CONOCIENDO LOS VIVEROS DE ULIA

by , on
2018-06-29

Gaur Ikasbidekoak, La Sallekoak eta Oreretakoak Uliako Lore Baratzak ezagutzera joan dira. Bertan, landatuta dauden zuhaitz landare eta lore desberdinak ikusi ahal izan dituzte, baita animali desberdinak ere. Honez gain, parke osoan zehar jolastu ahal izan dute, bertako bizilagunak eraikitako parkean eta banbu basoan.

Aieteko haurrak, gaur atera den eguraldia aprobetxatuz, Etxadiko pistinetara joan dira, eta bertan pistinan bainatzeko eta jolas desberdinak egiteko aukera izan dute.

Azkenik, Santo Tomasekoak, gaur eskolan gelditzea erabaki dute, eta ekologiaren asteari bukaera emateko, mozorro festa antolatu dute, haurrek beraien mozorroak diseinatuz. Mozorro hauekin fenomeno metereologiko mota desberdinak irudikatu nahi izan dituzte, eguzkia, hodeiak, euria…

 

Hoy a Ikasbide, La Salle y a Orereta les ha tocado ir a los Viveros de Ulia. Han podido ver y conocer las diferentes plantas árboles y animales que hay en el parque. Pero además, han podido jugar con los diferentes juegos que se han construido en el parque y en el bosque de bambú.

Los de Aiete aprovechando el buen día que ha quedado hoy, se han ido a las piscinas de Etxadi. Donde se han podido bañar y hacer diferentes juegos.

En cambio, los de Santo Tomas se han quedado en el colegio, para cerrar con una fiesta de disfraces la semana ecológica. Han diseñado unos disfraces representando diferentes fenomenos metereológicos que nos podemos encontrar día a día, el sol las nubes la lluvia…     

 

 

HOSTOEKIN SORTUZ/ CREANDO CON HOJAS

by , on
2018-06-29

Oreretakoen txanda izan da gaur Ekogunean, euriaz babesteko bertan duten parkeaz gozatu dute. Ze ondo pasa duten!

Ikasbide eta La Sallekoak ordea, Uliako Lore Baratzetara zuten irteera bertan behera utzi behar izan dute biharko egunarekin ordezkatuz. Hala ere, ekologiarekin lotuta dagoen beste ekintza desberdinak egin dituzte, mozorroak eta karetak sortuz.

Santo Tomasekoak ausartagoak izan dira eta Uliako Lore Baratzetara joan dira, bertako bizilagunak eraikitako parkea ezagutzera. Parkean jolastu ezin izan dugun arren, bertan landare, barazki eta lore desberdinak ikusi ahal izan ditugu, honez gain, bertan bizi diren igel  txikiak ere ikusi ditugu.

 

Hoy ha sido el turno de Orereta en Ekogunea, para librarse de la lluvia se han refugiado en el parque infantil. ¡Que bien se lo han pasado!

La salida que tenían programada los de Ikasbide y La salle la hemos tenido que suspender por motivo de la lluvia, aunque no se quedarán sin conocer los Viveros de Ulia, ya que iremos mañana. De todas maneras para seguir con el tema de la semana han diseñado diferente disfraces y caretas.

Los de Santo Tomas han sido más valientes y han ido hoy a conocer los viveros que han construido los vecinos del barrio, y aunque la lluvia no nos a permitido jugar por el parque, hemos podido ver las diferentes plantas, flores y hortalizas que tienen plantadas. Además, alguno también a podido ver alguna rana pequeñita.    

ZUHAITZEN ARTEAN JOLASEAN/ JUGANDO ENTRE LOS ÁRBOLES

by , on
2018-06-29

Hirugarren egun honetan, haur gehienak ikastoletan gelditu dira ekintza desberdinak egiten. Inguruko zelaietan ibili dira gertu dituzten landareak eta zuhaitzak ezagutzen. Ondoren, lurrean aurkitu dituzten hosto el belarrekin muralak osatu dituzte.

Ikasbidekoak eta La Sallekoak, Cristina Enea parkera joatea animatu dira, eta bertako materialekin osatu dute murala. Oreretakoak aldiz, kamiseta tindaketa egin dute. Zeinen politak!!

 

En este tercer día, la mayoría de los niños se han quedado en los colegios haciendo diferentes actividades. Han estado en los campos de alrededor conociendo los diferentes árboles y plantas que les rodean, y de paso han recogido las hojas caídas para hacer un mural.  

Los de Ikasbide y La Salle se han animado a dar un paseo por Cristina Enea y también han creado un mural con los diferentes materiales que han encontrado por el parque. En cambio los de Orereta han estado tiñendo camisetas. ¡Que bonitas!

 

EKOLOGIA ASTEA/ SEMANA ECOLÓGICA

by , on
2018-06-27

Aste honetan, Ekologiaren gaia aukeratu dugunez, irteera eta tailer desberdinak antolatu ditu talde bakoitzak. Beraz, gaur gaiari sarrera on bat emateko Santo Tomas Lizeokoak, Ikasbidekoak eta La Salleko taldeak Ekogunera joan dira baratzean aurkitu daitezkeen kolore desberdinak ezagutzera. Honez gain ere, bertan daukaten parkean jolasteko aukera izango dute. Beste alde batetik, Oreretako haurrak Zurriola hondartzara joan dira eta Aietekoak aldiz, Puioko parkera.

Beste alde batetik, udal patronatuak eskainitako kurtsoak ere hasi ditugu, aste honetan gimnasia akrobatikoa ondarretan izango dugu.

 

El tema de esta semana, es el de la Ecología, por lo tanto, qué mejor manera para dar comienzo al tema, que haciendo una salida al Ekogune. Allí los de Santo Tomas, Ikasbide y La Salle podrán observar los diferentes colores que podemos ver en nuestros huertos. Además también podrán disfrutar del parque que tienen allí. Por otro lado, los de Orereta han ido a la playa de la Zurriola, y los de Aiete al parque de Puio.      

También hemos dado comienzo la los cursos ofrecidos por patronato, esta semana tendremos gimnasia acrobática en ondarreta.

 

 

2018KO UDALEKUAK HASI DIRA! / ¡HAN EMPEZADO LAS COLONIAS DEL 2018!

by , on
2018-06-26

Adi! Aurtengo Tximeletako udalekuei irekiera eman diegu, Ikasbiden, La Sallen, Santo Tomas Lizeoan, Oreretan eta Aieten! Uztaila osoan zehar Donostiko bazter desberdinak ezagutzen ibiliko gara.

¡Atención! Hemos dado comienzo a las colonias de Tximeleta que hemos organizado este verano en Ikasbide, La Salle, Lizeo Santo Tomas, Orereta y Aiete. Durante todo el mes de Julio estaremos conociendo diferentes lugares de Donostia.

AGUR BERO BAT!

by , on
2017-07-28

Udalekuetako azken eguna Donostiako gure udaleku guztientzat! Oso oso ondo pasa uda!! eta hurrengo urte arte!

Eskerrik asko!

Hemen argazki bilduma bat!

 

¡Último día de todas nuestras colonias en Donosti! ¡Pasarlo muy muy bien en el verano! ¡Y nos vemos el año que viene!

Gracias!

Aquí un album de fotos!

 

MIRAMAR JAUREGIA! ¡PALACIO DE MIRAMAR!

by , on
2017-07-28

Udalekuak bukatzear daude, eta modu ezin hobean bukatzea pentsatu dute gure begiraleak. Miramar jauregira joan dira denak. Santo Tomas Lizeokoak Ikasbideko haurrak jaso eta parkera bideratu dira.

Bertan haurrak jolastu eta hamaiketakoa egin duten bitartean, begiraleak, parkearen ingurutik pista jolas erraldoi bat antolatu dute, eta parkeko txoko desberdinak ezagutu ahal izan dituzte.

 

Las colonias están a punto de terminarse, y las monitoras  han querido que lo terminen de la mejor manera posible. Todos los niños se han juntado en el Palacio Miramar. Los de Santo Tomas han bajado a buscar a los de Ikasbide y todos se han dirigido al parque.

Una vez allí, mientras los niños jugaban y comían el almuerzo, las monitoras han organizado un enorme juego de pistas por todo el parque, de esta manera, han podido conocer diferentes txokos del parque.  

 

 

BADATOZ PIRATAK! ¡PIRATAS A LA VISTA!

by , on
2017-07-27

Gaur aste berria  hasi dugu, zein aste motza izango dugun! Santo Tomasekoak gai berri batekin hasi dira eta beste eskola askotan bezala, zirkuaren gaia egitea erabaki dute. Beraz,  gaurkoan malabareekin hasi ahal izateko eskulan moduan arroza eta globoekin malabareetako pilotak egin dituzte, ondoren, ikasten dutena etxean praktikan jarri ahal izateko. Gero kartulinetan emotikonoak margotzen egon dira azken egunerako kanpoko pareta apaindu ahal izateko.

Ikasbiden, aste honetako gaia KONTUZ PIRATAK! izango da. Piratak hauek igerian ikasi behar dute beraien maltzurkeriak egin ahal izateko, beraz, autobusa hartu eta Intxaurrondoko pistinetara joan dira. Bertan, igerian, jolasean eta maltzurkerietan ibili dira pirata guztiak. Zein ondo pasa duten!   

Patronatuak babestutako ekintzak aste honetan, Voley hondartzan Ondarretan eta Akrobatika Zurriolan.

 

Hoy hemos empezado la nueva semana, ¡Qué semana más corta vamos a tener! Los de Santo Tomas han empezado con un nuevo tema centrado en el circo. Por eso para empezar, en el día de hoy mediante arroz y globos han creado bolas de malabares, así lo aprendido en las colonias lo podrán seguir practicando en casa. Después de almorzar, han dibujado en cartulinas unos emoticonos para decorar la pared para el último día.

En Ikasbide el tema de esta semana va a ser el de ¡CUIDADO CON LOS PIRATAS! estos piratas tienen que aprender a nadar para hacer de la suyas, por eso, han cogido el autobús y se han ido a la piscina de Intxaurrondo. Allí, todos los piratas han jugado, nadado y han hecho de las suyas. ¡Qué bien se lo han pasado!

Las actividades patrocinadas por el patronato esta semana serían: Voley playa en la Ondarreta y Acrobática en la Zurriola.  

 

 

AGUR GIMNASTAK! ¡AGUR GIMNASTAS!

by , on
2017-07-27

Gaur larunbata gure kanpuseko tximeletak udalekuak bukatu dituzte. Oso pasa duzuelakoan gaude! Hemen argazki bilduma bat uzten dizuegu zuentzat. Eskerrik asko eta hurrengo urte arte!

 

Hoy sábado nuestras tximeletas del campus han terminado su campamento. Esperamos que os lo hayáis pasado muy bien. Aquí os dejamos una selección de fotos para vosotras. ¡Gracias y hasta el año que viene!

 

 

 

MADALENETARAKO PREST? PIN PAN PUN! ¿PRERPARADOS PARA MADALENAS? ¡PIN PAN PUN!

by , on
2017-07-24

Madalenen hasierarekin, Oreretako udalekuei itxiera emango diegu eta horregatik begiraleak festa bat antolatu dute. Haur bakoitzak bere mozorroa eraman behar izan du eta jolas desberdinen bitartez bakoitzaren osagarriak aldatuz joan dira, bukaeran denak beste janzkera batekin bukatu dute. Begiraleak sorpresa bat gordeta izan dute, txupinazoaren interpretazioa egin dute eta horrez gain buruhandi pertsonalizatuak izan dituzte. Oso ondo pasa!

Bitartean Ikasbidekoak jazz musikari jantziak diseinatu dituzte, beraien jantzi, gorbata, txapela eta instrumentuekin. Autobusa hartu eta Amarako sahatsa parkera joan dira kontzertu bat ematera. Kontzertu bikaina!

Kanpuseko udalekuak bukatzear daude, baina oraindik gaurko eguna gelditzen zaie disfrutatzeko. Gaur interpretatuko duten pelikula “RIO” izango da. Beraz, goizeko klaseak eta eskulan saioak mantendu dituzte eta gaurkoan eskulan moduan gantzuak eta bihotzak egin dituzte kanpus bukaerako dantza grabatzeko.

Arratsaldean pistinara joan dira eta bertan gimnasia erritmikako beste kirol adar bat ezagutu dute. Gimnasia akrobatikoa. Honez gain jolas desberdinak egin ahal izan dituzte uretan.

Azkeneko gaua denez, begiraleak asteko bukaera egitea pentsatu dute festa baten bitartez. Neska bakoitzari sari desberdin bat banatu diote, alaienari,  parte hartzaile handienari, ile ikusgarrienari… Gainera, diskoteka bat antolatu dute, non, jolas desberdinak egin dituzten.   

 

 

Con el comienzo de las Madalenas daremos por finalizadas las colonias de Orereta y por eso, las monitoras han preparado una fiesta. Cada niño tenía que llevar su propio disfraz y mediante juegos se han ido cambiado complementos y han terminados con un vestimenta bastante diferente. Las monitoras les tenían guardada una sorpresa y es que han interpretado el chupinazo de las fiestas y con eso han salido unos cabezudos personalizados para ellos. Pasarlo muy bien!!

Mientras tanto, los de Ikasbide se han estado preparando los disfraces de músicos de jazz con sus gorros, trajes, corbatas y instrumentos. Después han cogido el autobús y han llegado al parque del sauce a dar un concierto. ¡Que gran concierto!

Los de La Salle han terminado la semana del circo haciendo unos disfraces de Payaso, y con una fiesta. Ya que hoy era también el último día de esta colonia.

Las colonias del Campus están llegando a su fin, pero todavía les queda el día de hoy. La película que protagonizarán este día es “RÍO”. Por lo tanto durante la mañana han mantenido las clases y la manualidad que hoy han hecho unos ganchos y corazones para luego ponerlos en el baile final del campamento.

A la tarde se han ido a la piscina y allí han podido conocer otro tipo de deporte dentro de la rítmica como es la la gimnasia acrobática. Además han podido hacer diferentes juegos en el agua.

Como es la última noche, las monitoras han propuesto hacer el cierre de la semana con una fiesta. Han repartido a cada una un premio. Premio a la más alegre, al pelo más bonito, más participativa… Además han hecho discoteca donde han podido hacer varios juegos.

 

Tximeleta Instagram